Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Agurraz

Dokumentuaren akzioak

Agurraz

kornerra

Egilea
Mikel Elorza
Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Mota
Iritzia
Data
2002/06/05

Gauza gehienek indarra galtzen dute errepikapenaren poderioz, batik bat beren indarra adierazkortasunean edo esanahi sinbolikoan baldin badute. Hitzek, adibidez. Edo gaur hizpide hartu nahi dudana: aurreskua, edo agurra, zehazkiago. Kirolean balentria lortutakoari (balentriaren maila ere oso aldakorra da), espetxea utzi duenari, museo inauguratuari, munduari buelta egin dionari —abenturaz egin badu; goseak eta lan bila egin badu...—, inongo enbaxadoreari, ezkon berriei, jardunaldietako antolatzaileei (etxepeko presidente hautatu berriari?)... denei agurra dantzatzen zaie. Nork berea egin duenik ez dut ukatuko; badago gehiago ere merezi duenik. Baina kontua da nik jada ez diodala dantza horri esanahi berezirik hartzen. Higatuegia dago. Laster da poeta bat Aresti gogoan hartuz, eskatzen «ene hilarri aurrean ez dezala inork aurreskurik dantza...».



kornerra@egunkaria.com

Dokumentuaren akzioak