Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Agur, Gaztefolk

Dokumentuaren akzioak

Agur, Gaztefolk

Eraiki Dantza Taldeak jakinarazi du Gaztefolk Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia epe jakinik gabe etengo dela, ez dutela berriz ere egingo momentuz. Oscar Lucas Gainza Gaztefolk-en presidenteak bidalitako ohar baten bitartez eman dun erabakiaren berri. Bi arrazoi nagusi izan dira hogei urtez luzatu den iniziatiba momentuz albo batera uzteko: batetik, finantzazio edo diru iturriak lortzeko zailtasunak; bestetik, boluntarioen eskasia jaialdia behar bezala gara dadin.
Egilea
Urko Etxebeste
Komunikabidea
Bidasoko Hitza
Mota
Albistea
Data
2017/03/27
Lotura
Bidasoko Hitza

Jaialdiaren antolatzaileek eskerrak eman dizkiete 20 urteotan jaialdia egiteko indarra eman dietenei, “horien esfortzua eta borondatea gogoratu eta goraipatzea bestetik ez zaigu geratzen. Irunen eta munduan asko eta asko gara abentura honetatik oroitzapen positibo, epel eta maitea gordeko dugunak”. 1997an hasitako bidean mundu hobe bategatik lan egin dutela adierazi dute Gaztefolk-eko kideek, “mundu hau hobea egingo duten hazi berriak aterako direnaren esperantza ere badaukagu”.

Agur oharrean, Gaztefolk-en azken edizioaren balorazioa ere egin du ekitaldiaren presidenteak. Ondoko PDFan, kolaboratzaile eta lagunei helarazitako ohar oso-osoa, PDF formatuan.

Gaztefolk

Gaztefolk jaialdiaren irudi bat, iaz, Hondarribian.

Dokumentuaren akzioak