Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Agnes Lassalle irakasleari dantzaz eginiko agurrak milioika ikusle hunkitu ditu

Dokumentuaren akzioak

Agnes Lassalle irakasleari dantzaz eginiko agurrak milioika ikusle hunkitu ditu

Duela bi aste hil zuen ikasle batek Agnes Lassalle irakaslea, Donibane Lohizuneko ikastetxe batean. Ostiralean egin zioten hileta eta bere hilkutxa aurrean dantza eginez omendu zuten haren bikote eta lagunek. Une hunkigarria izaki, oihartzun zabala izan du, Euskal Herritik haratago.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Donibane Lohizune
Mota
Albistea
Data
2023/03/06
Lotura
Naiz

 Dantzaz agurtu zuten Agnes Lassalle irakaslea.

Dantzaz agurtu zuten Agnes Lassalle irakaslea. (Gaizka IROZ | AFP)

Ostiralean egin zioten hileta Agnes Lassalle irakasleari Biarritzen. 52 urte zituen eta otsailaren 22an hil zuen ikasle batek, gaztelera eskola ematen ari zela. Irakastea zuen lanbide eta dantzatzea afizio, eta, hain zuzen ere, dantzaz agurtu zuten bere bikotekideak eta lagunek, elizkizunen ondoren. Ehunka pertsona gerturatu ziren Lassalleri azken agur sentikor hau ematera.

Hilkutxa eliza aurrean zela Nat King Cole eta Bert Kaempferten, ‘Je ne repartirai pas’, ‘L-O-V-E’ kantaren frantsesezko bertsioaren doinuaren erritmora dantzan hasi zen Stéphane Voirin, Lassalleren bikotekidea. Dantza akademia batean ezagutu zuten elkar eta biek partekatzen zuten pasioa izanik, hori iruditu zitzaion bikotea omentzeko modurik onena. Bertan zeuden lagun batzuek ere dantzatzeari ekin zioten eta Voirin izan zen, hilkutxatik urrundu gabe, bikoterik gabe dantzatu zuen bakarra. 

Bertaratu zirenek bat egin zuten dantzaldiarekin. (Gorka IOZ/AFP)

 

Une hunkigarria izan zen eta momentuaren hainbat bideo eta argazki zabaldu dituzte sare sozialetan zein hedabide garrantzitsu askotan, erreakzio ugari piztuz Euskal Herriko mugetatik at ere.

Otsailaren 22an hil zen Agnes Lassalle, 16 urteko ikasle baten labankadaren ondorioz. Santo Tomás de Aquino ikastetxe pribatu katolikoan gaztelera klaseak ematen zituen eta, hain zuzen ere, eskola ematen ari zela jazo zen erasoa, goizeko 10.00ak aldera. Ikaslea atxilotu zuten eta geroago zabaldu zen informazioaren arabera, bazirudien buru-nahasmenen bat zuela. Kartzelan dago orain.

Dokumentuaren akzioak