Dokumentuaren akzioak
Agirretxe eta Ubiernak jaso dituzte Dantza Sariak
Udalbatza aretoan egin dute sari banaketa; ibilbide artistikoa eta dedikazioa txalotu dituzte.
Ion Agirretxe eta Elvira Ubierna izan dira XI. Dantza Sarien protagonistak gaur. Udalbatza aretoan jaso dituzte Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak aitortutako sariak. Hain zuzen ere, egun Flandesko Errege Ballet dantzaria den Agirretxek Ibilbide Artistikoaren saria jaso du eta Ubiernak Dedikazio saria, irakasle moduan izandako ibilbideagatik.
Agirretxek aitonari eskaini nahi zion saria baina urtarrilean zendu zen, eta beraz, amonari eskaini dio.
Hainbat dantza ikuskizun egin dituzte sariak ospatzeko eta bertan izan da baita ere Donostiako Udaleko Txistulari taldea.
Azkenik, Joxean Agirretxek bertso bat eskaini die.
Dokumentuaren akzioak