Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Afrika garaikidea Baionan

Dokumentuaren akzioak

Afrika garaikidea Baionan

Georges Momboye koreografoaren konpainiak 'Correspondances' lana emango du

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2010/05/09

Berrogei minutu irauten du obrak, eta sei lagun jartzen ditu dantzan. Dantzak gizakiak elkartzeko eta haien arteko komunikazioa ahalbidetzeko duen ahalmena erakutsi nahi dute lan honetan. Izan ere, Momboyeren koreografiak oso fisikoak dira eta ariketa ikusgarria eskatzen die dantzarien gorputzei.

Boli Kostatik Europara ekarri zituen dantzak Momboyek, eta 1992. urtean sortu zuen dantza konpainia. Dantzariak, musikariak eta abeslariak biltzen ditu horrek. Horietako gehienak Afrikako hainbat herrialdetako ballet nazionaletako kideak dira; besteak beste, Boli Kosta, Kamerun, Ginea eta Senegalgoak. Hainbat estilotako hamar lan daude taldearen errepertorioan: Le sacre du printemps lanean, Stravinskiren musika duen balletaren bertsio afrikarra egin zuten, esaterako. Ikuskizunarekin amaituko da dantzari eskainitako eguna. Halere, dantzariek doako tailerrak eskainiko dituzte egunean. 11:00etan, Afrikako dantza garaikidea eta hip hop break irakatsiko dute. 14:00etan, hip hopa hasiberrientzat.

'CORRESPONDANCES'

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Gizarte eta Kultur Gunearen zelaian. Ikastaroetarako informazioa: 0559558505.

Dokumentuaren akzioak