Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Adinekoentzako dantzaldiak, estreinakoz udalaren eskutik

Dokumentuaren akzioak

Adinekoentzako dantzaldiak, estreinakoz udalaren eskutik

Igande honetan egingo da lehen elkartzea Zabaltza plazan. Beste hiru dantzaldi iragarri dituzte, abuztuan eta urrian.
Egilea
Alaine Aranburu Etxegoien
Komunikabidea
Bidasoako Hitza
Tokia
Irun
Mota
Albistea
Data
2024/05/02
Lotura
Bidasoako Hitza

  • Maiatzaren 5ean, 18:00etan, Orquesta Tsunami taldearekin.
  • Abuztuaren 14an, 22:00etan, Remember taldearekin.
  • Urriaren 6an, 18:00etan, Orquesta Tsunami taldearekin.

Nuria Alzaga Kultura ordezkariak adierazi du dantza egitea “erraza” izateaz gain, “oso dibertigarria” dela eta “on izugarria” egiten diola gorputzari eta buruari. “Badakigu adinekoen asko gozatzen dutela dantzan, eta programazioan dantzaldi gehiago sartzeko eskatu izan digute”.

Bide horretan, udalaren adinekoen zentro sozial gehienek dantza ikastaroak eskaintzen dituztela gogoratu du Alzagak, hala nola, Behobiakoan (online), Anaka-Puianan sevillana eskolak, eta Lekaeneakoan, Palmera Monteron eta San Migelen, dantzaldiak.

Udal egitarauaz gain, Gure Altxor taldeak mutxikoak, sevillanak eta aretoko dantzak ikasteko aukera eskaintzen dute; Makilak aretoko dantzak ikasteko saioak antolatzen ditu; eta Alhondiga Belaskoeneko erretiratu eta pentsiodunen elkarteak, dantzaldiak, larunbatetan, Ficoban. 

Dokumentuaren akzioak