Dokumentuaren akzioak
Adaxka taldeko 200 haur eta gaztetxoek dantzatuko dute bihar Amaian
Urduritasun pixka batekin, baina gogotsu itxaroten dute
Adaxkako haur eta gaztetxoek biharko ekitaldia. «Beraientzat berezia
da, gurasoen aurrean dantzatzeko aukera duten eguna da eta»,
azpimarratzen du Aiala Aristizabalek.
«Gutxi gora-behera» bi orduko iraupena izango duen
jaialdian, «probintzi guztietako dantzak» izango dira ikusgai.
Gipuzkoakoak izango dira gehienak, baina Otxagabiako, Behe Nafarroko
inhauterikoak edo Araba aldeko dantzak ikusteko aukera izango da ere.
Adaxkako dantzarien guraso, aiton-amon eta beste senide
askok jaialdira urtero hurbiltzen direnez, sarrerak soberan gera-tzen
badira gaur jarriko dira salgai publiko orokorrentzat, Amaiako
lehiatilan arratsaldeko seietatik zortzitara. Jaialdia, berriz, bihar
larunbateko arratsaldeko seietan hasiko da.
Dokumentuaren akzioak