Dokumentuaren akzioak
Adaxka eta Kataluniako Marboleny dantzan arituko dira bihar Zabaltza plazan
Adaxkako dantzarien etxetan egongo dira Marbolenyekoak 
eta ostiraletik astelehenera hainbat aktibitate izango dituzte eskualde 
osoan zehar. Lehenengoa, ostiralean bertan, arratsaldeko seiretan, 
Zabaltza plazara eramango ditu dantzariak, parte hartu nahi duten 
pertsona guztiekin bai euskal dantzak bai kataluniakoak dantzatzeko.
Larunbatean Hondarribiara joko dute bi taldeek. 
Arratsaldean izango dira berriz programan jasotako aktibitateak. 
Hasteko, kalejira batean parte hartuko dute Adaxka eta Marbolenykoek, 
17.00etatik aurrera. Ordu bat beranduago bien artean ekitaldia eskeiniko
 dute Erreginaren baluartean.
    
                             Dokumentuaren akzioak
 
     
 
  
 
 
