Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Act Of God: galdera esentzialak dantzan, Ertza konpainiagaz

Dokumentuaren akzioak

Act Of God: galdera esentzialak dantzan, Ertza konpainiagaz

Elorrioko Arriolan eskainiko du gaur, 22:00etan, Act Of God Ertza taldeak.
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Elorrio
Mota
Albistea
Data
2013/05/03
Lotura
Anboto

Dantza eta antzerkia, argiztapena eta testua uztartzen ditu Ertza taldearen Act Of God ikuskizun poetikoak. Asier Zabaletak zuzenduriko lana da. Oholtzan, Asier Zabaleta bera, Eneko Gil, Lorentxa Iturralde, eta Noemí Viana dantzariek jardun dute dantzan, eta Ander Lipus aktorearen ardura izan da Act Of God honen dramaturgia.

Sinesmenari, erlijioari, eta kontraesanei buruzkoa da obra. Ez du erantzunik ematen; galdera esentzialak egin egiten ditu. Berbarik barik, asko adierazten du Act Of God honek: “Dantzatutako ulua” da, testua idatzi duen Harkaitz Canoren ahotan. Xabi Erkiziak landutako soinu efektuek, eta Bachen musikak laguntzen dituzte dantzarien mugimenduak.

Dokumentuaren akzioak