Dokumentuaren akzioak
«Zamalzain» musikala Arriagan aurkeztuko dute
Maulen programaturiko bi emanaldiren ostean, lehenengoz ikusiko da Zuberoatik landa
Amodiozko istorio bat argudiotzat hartuta, zuberotar eta aragoarren arteko harremanei buruz mintzo da bi orduko iraupena duen musikala.
Obra aragoarrak Maulera abarketa fabriketara lanera joaten zireneko garaietan girotuta dago. «Iragan mendean lotura handia zegoen bi herrien artean; berrogei urte geroago, aldiz, nehor ez da handik etortzen eta ez dago inolako komunikaziorik», azaldu du Berzaitzek. Harreman hura berpiztu nahi izan dute musikalaren bitartez.
Didier Kimmoun da eszena zuzendaria, Karlos Gimenez, berriz, musika gidaria eta Jean Dominique Espil ekoizle orokorra. Koreografia Catherine Arçanuthurryk diseinatu du.
Ia ehun lagunek osatzen duten konpainiak Mauletik kanpo egiten duen lehenengo ekitaldia izango da Bizkaiko hiriburukoa, eta Euskal Herriko beste hiri batzuetara joateko asmoa du. Dantzariak, abeslariak eta musika jotzaileak dira protagonistak.
Dokumentuaren akzioak