Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Zalantza sakonak dira nire lanaren oinarria»

Dokumentuaren akzioak

«Zalantza sakonak dira nire lanaren oinarria»

Izaskun Santamaria, ‘‘a tientas’’

Egilea
Nagore Ferreira Zamalloa
Komunikabidea
Deia
Tokia
Ortzadar
Mota
Elkarrizketa
Data
2003/05/13

Zein da ‘‘A tientas’’ koreografiaren abiapuntua?



Zalantza da nire lanaren oinarria; zalantza sakonak dira. Pertsona bakoitzak egunero duen zalantza aztertzen dut, arazoen aurrean, aukeren aurrean, edo besterik gabe bihar eguna argitzen ikusiko duzun zalantza izatea.



Zeu bakarrik zaude eszenarioan, ezta?



Bai, eta gainera lehenengo aldia bakarrik aritzen naizena. Oso lan intimista eta soila da. Guztiz fisikoa da. Dantza garaikidearen barruan lan pertsonal bat egiten saiatu naiz. Lehenengo aldia da dantzan bakarrik aritzeaz gain, koreografia laguntzarik gabe egiten dudala.



Zein da berdearen esanahia koregrafian?



Lan guztian kolore bakarra egoten ahalegindu naiz. Zalantzaren inguruan, berdearekin jolastu nahi izan dut; berdea itxaropena izan daiteke, zerbait lasaigarria...



‘‘Mutis’’ lanean parte hartu duzu, ezta?



Matxalen Bilbaorekin ‘‘Mutis’’ ekin gabiltza. Donostiako Antzerki Azokan egongo gara uztailean. Steak Tartar Teatroren ‘‘¿Qué vamos a hacer con lo incorregible?’’n ere banabil eta laster La Fundicionen izango gara.

Dokumentuaren akzioak