Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Urtea bidaia amestuetan pentsatzen ematen dut»

Dokumentuaren akzioak

«Urtea bidaia amestuetan pentsatzen ematen dut»

Kate motzean: Jon Maya

Komunikabidea
Gara
Mota
Elkarrizketa
Data
2011/07/04
Lotura
Gara

Udak iradokitzen dizun hitza edo adjektiboa?

 
Oporrak.

Eta usaina?
 
Itsasoarena.

Udako egunak ala gauak nahiago dituzu? Eta zertarako?
 
Biak. Eguna hondartzara joateko edo paseorako; gaua terraza baten hitz-aspertuan aritzeko.
 
Eguzkitan ala itzaletan?
 
Aukeran, biak dauden lekuan nahiago.

Hondartzan ala mendian, MP3a edo irratia?
 
Irratia.

Liburua ala egunkaria?
 
Egunkaria (kazetari sena hor nonbait agertzen da).
Bainua hartzeko itsaso bare-barea edo aztoratuxeagoa?
Bare-bare.

Kalean dantzan, Euskal Herriko zein txokotan arituko zinateke gustura?
 
Nire herrian.

Udako zerk merezi du aurresku dotorea?
 
Udaren etorrerak; San Juan bezperak, esate baterako.
 
Oporretan erabat deskonektatzea edo herrian zer gertatzen den zeharka begira egotea gustatzen zaizu?
 
Deskonektatzea gustatzen zait, baina beti zeharka begiratzen diot. Erabat-erabat, ezin dut deskonektatu.

Mugikorra beti ondoan duzula edo noizean behin piztuz?
 
Oporretara noanean autoan edo etxean uzten saiatzen naiz. Urte osoan gertuegi izaten dut-eta.

Maleta txikiarekin edo handiarekin?
 
Bidaiaren arabera.

Argazki makinan dena gordetzen duena ala memoriaz fidatzen dena zara?
 
Argazki batzuk egiten ditut, bai, baina uneak bizitzea gustatzen zait.

Eginiko oporraldirik bereziena?
 
Vietnam, Venezuela… asko.

Egiteko duzun ametsetako oporraldia?
 
Urtea bidaia amestuetan pentsatzen pasatzen dut. Asko.

Udan huts egiten ez duzun zita?  
 
Madalenetako hasierako txupinazoa eta afaria.

Uda perfektu hura gogorarazten dizun kantua?
 
Sorotan Bele, Lin Ton Taun, EH Sukarra… uda haiek mitikoak dira. Oreretako Txalaparta taberna etortzen zait gogora haiek entzundakoan.

Euskal Herriko giro politikoa deskribatzeko erabiliko zenukeen fenomeno atmosferikoa?
 
Ilusio zaparradak.
p051_f01.jpg

Dokumentuaren akzioak