Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Umiltasunetik abiatuta jarri diogu musika 'Otehitzari biraka'-ri»

Dokumentuaren akzioak

«Umiltasunetik abiatuta jarri diogu musika 'Otehitzari biraka'-ri»

Urdangarin, Mendizabal, Rueda eta Krutzagak egin dituzte doinu berriak Gaur estreinatuko da ikuskizuna Donostiako Antzoki Zaharrean

Egilea
Felix Ibargutxi
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2005/01/27

Gaur estreinatuko da dantza ikuskizuna, Donostiako Antzoki Zaharrean. Bigarren elkarlana da Kukai eta Tanttakarena, aurretik 1937, gogoaren bidezidorretatik arrakastatsua burutu bai- tzuten.



Aurreko ikuskizun harekin konparatuta, alde handienetako bat musika da. Hartan, Juan Mari Beltranen Arditurri, gogoaren bidezidorretatik diskoko doinuak hartu zuten oinarritzat ikuskizunerako; oraingoan, berriz, doinu guztiz berriak erabiliko dira, lagun hauek enkarguz egindakoak: Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel F. Krutzaga.



Zaharregia, txikiegia agian ikuskizun poetikoko musika prestatutako talde bera da, baina lagun bat gehituta, Krutzaga, alegia. Atzoko aurkezpenean honela mintzatu zen Urdangarin: «Protagonismorik gabeko musika egin dugu. Melodia gutxi dago. Oso paisajistikoa eta atmosferikoa da, eta sujeritu besterik ez du egiten, etengabe. Lan hau plazer eta ohore handia izan da guretzako. Lehenengo harremana izan da antzerkiarekin, eta gustura gelditu gara. Abuztuan hasi ginen lanean eta nahiko kostatu zitzaigun arrankatzea, Oteizak eragiten zigun errespetuagatik. Ez gaude jakitun Oteizaren lanaz eta, hortaz, saiatu gara inozentzia batetik lan egiten. Umiltasunetik abiatu gara, eta jakinda ez dugula jende guztia kontentatuko».



Mireia Gabilondo zuzendariak hauek esan zituen atzo: «Hau ez da Oteizaren biografia. Haren obran sakondu nahi izan dugu. Sentiaraztea izan da gure asmoa. Sentimendu asko jaurtitzen ditu ikuskizunak»



'OTEHITZARI BIRAKA'

Emanaldiak: Hilak 27, 28, 29 eta 30, Donostiako Antzoki Zaharrean, iluntzeko 8etan.



Gidoia eta zuzendaritza: Mireia Gabilondo.



Eszenografia: Jon Maya.



Musika: Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda eta Mikel F. Krutzaga.



Dantzariak: Jon Maya, Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Urko Mi- txelena, Nerea Vesga, Vanesa Castaño.

Dokumentuaren akzioak