Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Txapelketan garaile irteteak beste izen bat ematen dizu»

Dokumentuaren akzioak

«Txapelketan garaile irteteak beste izen bat ematen dizu»

Jon Maia, Dantzaria

Egilea
Aritz Mutiozabal
Komunikabidea
Zabalik
Mota
Elkarrizketa
Data
2003/05/30

– Astebukaera honetan XXIII. Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa jokatuko da Pasai Antxon. Zu hainbat urtetan txapelduna izanik, azal iezaguzu pixka bat zer-nolako parte-hartzea izaten duen eta zer maila duen.



– Azken urteetan parte-hartzaile guztiak edo gehienak gipuzkoarrak izan dira, nahiz eta Altsasutik edo beste lurralde batetik dantzariren bat edo beste etorri. Sonari dagokionez, maila handiko lehiaketa da, izan ere jaialdietan parte hartzen duen jendea etortzen da, dantza kalitate handikoa alegia. Gainera, pixkanaka-pixkanaka txapelketa gaztetzen ari da, parte-hartzaileek urte gutxiago baitituzte; segur aski, jendea gero eta gazteago prestatzen da. Gazte mailako lehiaketetatik heldu diren gazteak maila oso onarekin datoz, eta hori igarri egiten da.



– Egia esanda, txapelketa honetatik dantzari aski ezagunak irten zarete: Mikel Sarriegi, Edu Muruamendiaraz edota zu zeu. Txapelketa hau erakusleiho antzekoa al da dantzarientzat?



– Nik uste dut jende asko dabilela lanean dantzaren alorrean. Gertatzen dena da kasu honetan txapelketak egiten direnez eta dantzaren alderdirik ezagunenetako bat denez, bertan garaile irteteak beste izen bat ematen dizula. Beharbada, hori ez da bidezkoena, hainbat eta hainbat dantzari baitaude irabazlearen maila edo hobea izan dezaketenak. Baina egia da, batez ere komunikabideen bitartez, itzala ematen duela lehiaketa hori irabazteak.



– Aurten ere parte hartzeko asmoa duzu txapelketa. Nola ikusten duzu zeure burua?



– Lehia handia dago gure artean. Goi-mailan hainbat dantzari daude eta garaile irten zaitezke, noski; baina, era berean, bigarren, hirugarren edota laugarren ere gera zaitezke. Azken finean, bost minutuko bi agerralditan dena eman behar duzu, eta edozein hutsegite txikik alde batera edo bestera eraman dezake balantza. Niri dagokidanez, ondo ikusten dut benetan neure burua. Egia esanda, oso animatuta noa.

Dokumentuaren akzioak