Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Roland Petiti esker deskubritu nuen nire burua dantzari gisa»

Dokumentuaren akzioak

«Roland Petiti esker deskubritu nuen nire burua dantzari gisa»

Lucia Lakarra Dantzaria

Egilea
Xabier Martin
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Elkarrizketa
Data
2006/08/18
Guraso eta lagunen aurrean dantzatzeko aukera askorik ez duzu izango, ezta?

Ez dut askorik, horregatik niretzat ohorea da guraso, lagun eta oro har Euskal Herriko jendearen aurrean dantza egitea. Are gehiago ikuskizun harrigarri honetan.

Roland Petit gizon garrantzitsua izan da zure ibilbidean. Zein neurritan?

Koreografien maisua izateaz gain, Petit pertsona esanguratsua izan da nire ibilbidean. Berari esker deskubritu nuen nik neure burua Marseillan. Dantza artistikoa, interpretatiboa berak erakutsi zidan. 19 urte nituen artean, gazteegia beharbada rol garrantzitsuak interpretatzeko, baina berak aukera eman zidan nigan konfiantza zuelako.

Koreografia abstraktua da Pink Floyd Ballet, interpretaziorik behar ez duena. Nola moldatzen ari zara?

Koreografia neoklasikoa pop-rock doinuekin uztartu du Roland Petitek, eta egia da dantza abstraktua dela, baina gu musikaren irudia gara, eta zerbait transmititu daiteke istorio bat ez baduzu ere, pertsonaia bat interpretatzeko ez bada ere. Pieza bakoitzean, izan ere, harreman desberdinak sortzen saiatzen naiz nire bikotekideekin.

Koreografia hau, beraz, erronka da zuretzat?

Edozein dantzarirentzat da erronka. Nik esperientzia artistiko interesgarriak atsegin ditut, eta hau hala da.

Dokumentuaren akzioak