Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Plangintza orokor bat eratu behar dute»

Dokumentuaren akzioak

«Plangintza orokor bat eratu behar dute»

Josu Mujika (Dantzaria)

Egilea
Ane Sarasketa
Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Mota
Elkarrizketa
Data
2001/10/14

Josu Mujika: "Adabakiekin, jaialdi txikiekin, betetzen dute programa. Hori guztia goitik behera hartu eta aldatu beharko litzateke; plangintza orokor bat egin, alegia. Hala, hemengo gazteek, nahi izanez gero, txikitatik prestakuntza egoki bat jasotzeko aukera izan dezaten; eta gero profesionaltasunean murgildu. Beraz, Hezkuntza Sailarekin lanean aritu beharko litzateke Kultura Saila. Izan ere, prestakuntzan bi alor ezberdin daude. Batetik, LOGSEko plangintza artistikoa abian ipintzea, txukun. Bestetik, profesionaltasun mailan aritzeko azpiegiturak sortzea. Hala, bertoko dantzariak hemen geldi daitezen, kanpora joan beharrean. Izan ere, harrobi ona dugu".

Dokumentuaren akzioak