«Mundu honetan muturra sartzeko aukera ona da»

Atxarte Lopez de Munain eta Pilar Andres, ‘‘oskola’’

Egilea
Nagore Ferreira Zamalloa
Hedabidea
Deia
Lekua
Ortzadar
Mota
Elkarrizketa
Data

‘‘Oskola‘‘ lanak mugak ditu ardatz.



Espazioaren, mugen gaia landu gura izan dugu. Mugak mota askotakoak izan daitezke: sozialak, pertsonalak... Eszenatokian daukagun espazio horretara moldatu ditugu mugen eremuak.



Biok batera egiten duzuen lehenengo lana da?



Gauzatxo batzuk egin ditugu, baina hau da lehenengo gauza serioa. La Fundicionen, Matxalen Bilbaoren eskoletan ezagutu genuen elkar.



Eskola horietan zer lantzen duzue?



Matxalenekin dantza garaikidearen inguruan egiten dugu behar.



Nolako esperientzia izan da erakusketan egotea?



Guretzako aukera polita da lan hau egitea zer den ikusteko, eszenatoki batean dantza egiteko aukera ere ematen du. Berez, pentsatzen dugu jarraipen handiagoa izan beharko lukeela; lanak gehiago mugitzea ondo egongo litzateke. Dantzaren munduan muturra sartzeko aukera ona da hau, baita jendea ezagutzeko...