Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Maitasunera noa!»

Dokumentuaren akzioak

«Maitasunera noa!»

Egilea
Irune Lasa
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2008/08/19

Hala egin zuen Isadora Duncanek, besteren artean dantza klasikoarekin hautsi eta dantza modernorako bideak zabalduz. Bere irudia ere iraultzailea zen taula gainean. Ilea aske dantzatzen zuen, mototsik gabe eta makillatu gabe. Baztertu egin zituen oinetako puntadunak, galtzerdi arrosak, eta baita tutuak ere, eta tunika luze eta arin bat erabiltzen zuen, oinutsik. Estatubatuarra zen jaiotzez. Arlo guztietan iraultzaile, hainbat maitale eta abentura izan zituen bere bizitzan. Ezaguna da haren heriotza ere. 1927ko irailaren 14an, Nizan (Frantzia), Benoit Falchetto galai ederraren autora igo zen. «Adio, lagunok, loriara noa!», esan omen zuen igotzerakoan. Gerora, lagunek aitortuko zuten egiaz «maitasunera noa!» oihukatu zuela. Lepoko luzea gurpil batean katigatu zitzaion, eta Duncan ito egin zen. irune lasa

Dokumentuaren akzioak