Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Abiatu dira martxoaren 8ko hitzorduak Andoainen

Dokumentuaren akzioak

Abiatu dira martxoaren 8ko hitzorduak Andoainen

Komunikabidea
Aiurri
Tokia
Andoain
Mota
Albistea
Data
2025/03/07
Lotura
Aiurri

Atzokoan hitzordu bikoitza izan zen: solasaldia, Basteron; eta, trikipoteoa, kalez kale.

Ekitaldiz beteriko asteburua izango da honakoa. Atzokoan hasita, hitzordu bikoitza izan zen. Alde batetik, Plaza Moretik hasita bertsotrikipoteoa egin zuten. Bertsotan aritu ziren Aissa Intxausti eta Maddi Aiestaran. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Uxue Alkorta. Araitz Agirre eta Izaro San Buenaventura izan ziren trikitixa doinuak jo zituztenak.

Eta, bestalde, Axeri-Dantzaren ibilbidea aztergai izan zen Bastero Kulturgunean. Laster "Emakumeak Axeri Dantzan 25 urte" izenburuko saioak emandakoa bideoan ikusgai izango da Aiurri.eus webgunean.

Gaurko kontzertua eta afaria iragarrita daude:

Martxoak 7, ostirala:

19:30 Verde Prato eta Anari, Bastero Kulturgunean.

20:45 Emakumeen afaria, Allurraldeko olanan.

Martxoak 8, larunbata:

12:00 Emakumeen Irradaka Goikoplazan.

12:30 Manifestazioa Goikoplazatik hasita.

14:00 Bazkaria eta OKA feminista Zumea plazan, Asanbladak antolatuta.

14:30 Emakumeen bazkaria Oianumen, Zuenak antolatuta.

Dokumentuaren akzioak