Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Abian da igandera arte Hondarribia Dantzan 2017

Dokumentuaren akzioak

Abian da igandera arte Hondarribia Dantzan 2017

Plazako dantzen ikastaroa egiten ari dira eta hitzaldia, erromeria eta erakustaldiak izango dira asteburuan

Kemen Dantza Taldeak eta Hondarribiko Udalak abian dute, igandera arte euskal dantzen inguruko ekimen desberdinak eskainiko dituen Hondarribia Dantzan 2017 jaialdia.
Egilea
X.S.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2017/05/23
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Programa atzo bertan zabaldu zen. Izan ere, ostiralera arte, 19.00etatik 20.00etara, Kultur Etxean, plazako dantzen ikastaroa emango da, doan, ikasi edo hobetu nahi duen edonorentzat.

Ostegunean, 20.00etan Kultur Etxean, Edu Zabalak adituak hitzaldia emango du Inauteria, gizakia naturaren kontra izenburuarekin eta ostiralean, 20.00etatik aurrera, dantza erromeria egingo da Madalen plazan, Portua auzoan.

Han, Kemen Dantza Taldeko musikariek jarriko dituzte doinuak eta egun hauetako ikastaroan parte hartuko dutenek ikasitoak praktikan jartzeaz gainera, beste edonork ere parte hartu ahal izango du.

talde gonbidatuak Larunbata, urtero bezala, Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako dantza taldeen eguna izango da Hondarribia Dantzan 2017 honetan.

Goizeko 11.00tan kalez-kale ibiliko dira taldeak; 12.30etan, dantza agerketa egingo dute Madalen plazan eta arratsaldean, 17.30etatik aurrera, kale animazioa izango da dantzari eta musikariekin.

Igandean, eta Hondarribia Dantzan 2017 hau ixteko, Kemenen harrobiko umeek Adaxka Eguna ospatuko dute, urtean zehar ikasitakoak erakusteko.

Berrehun dantzari inguru kalejiran aterako dira 11.00tan eta 12.00etan, dantza agerketa egingo dute Arma plazan.

Dokumentuaren akzioak