Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Abian da 'Gazteak Plazara' kultura proiektuak laguntzeko deialdia

Dokumentuaren akzioak

Abian da 'Gazteak Plazara' kultura proiektuak laguntzeko deialdia

Euskara Kultur Elkargoak 20.000 euro banatuko ditu onartutako lanen artean

Egilea
Miren Mindegia
Komunikabidea
Goiena.net
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2011/11/23
Lotura
Goiena.net

Martxan jarri da jada Gazteak Plazara Euskara Kultur Elkargoak (EKE) lehenengoz antolatutako euskara sormen proiektuak diruz laguntzeko deialdia. Gazteei zuzendutako deialdiaren xedea, EKE-kolehendakari den Koldo Martinezek atzo eskainitako aurkezpenean argitu zuen bezala, "kultur proiektu berriak egitea izango da, betiere euskara komunikazio tresna nagusi den bitartean ".

Ildo horretatik kultur alorreko edozein diziplina uztartu ahal izango da proiektuaren baitan, musika, bertsolaritza, dantza, literatura, antzerkia, zinema edo bestelakoa izan.

Deialdia 15 eta 26 urte bitarteko gazte taldeei zuzenduta dago. Hala, kontutan hartu beharra dago taldeak gutxienez lau kidek osatu beharko dutela, hiru kidetatik bi aipatutako adin tarte horretakoak izango direlarik. Bestalde, talde bakoitzeko adin nagusiko kidea izango da proiektua gauzatzearen arduraduna, "modu solidarioan betiere", Martinezek aipatu duen moduan. Taldea adin txikiko gazteek soilik osatuz gero, heldu batek hartuko du taldearen ardura.

Proiektuak 2012ko urtarrilaren 31a arte aurkeztu ahal izango dira. Jasotakoen artean, Euskara Kultur Elkargoak 20.000 euro banatuko ditu, lanen balorazioa egin ondoren. Balorazio horretan hainbat irizpide hartuko dira kontutan, bertzeak bertze, priektuaren kalitatea eta bideragarritasuna, euskara erabiltzeko ahalmena edota daukan interes soziala.

Diru laguntzaren onuradun izango diren proiektu guztiak 2012an zehar plazaratuko dira, datorren urtenko abenduaren 31a baino lehen.

Martinezen erranetan, "Nafarroako Gobernuak horrelako ekimenentzat dirurik ematen ez duen" garai honetan, aprobetxatu beharreko aukera bat da EKE-k eskaintzen duena.

Erakundearen lehendakariaren hitzekin bat egin zuten atzoko aurkezpenean parte hartu zuten Imanol Rayo zinema zuzendariak (Bi Anai), Joli Pascualena musikariak (Demode Quartet taldea), Oskar Estanga bertsolariak eta Jon Barbarin antzezle eta dantzariak (Bestiarios edota Delirios de papel) ere.

Deialdiaren xehetasunak bere web orrialdean ezarri ditu EKE-k (www.euskarakultur.org).

Joli Pascualena, Imanol Rayo, Koldo Martínez (EKE), Jon Barbarin eta Oskar Estanga.

Joli Pascualena, Imanol Rayo, Koldo Martínez (EKE), Jon Barbarin eta Oskar Estanga. (PATXI CASCANTE)

Dokumentuaren akzioak