Dokumentuaren akzioak
Abian da Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa
Datorren hilaren 29an erabakiko dute Pasai Antxon aurtengo txapelketaren irabazlea nor den. Txapelketan hamasei dantzarik baino gehiagok emango balute izena, bezperan finalaurrekoa jokatuko lukete parte-hartzaileek, eta igande goizean hamar sailkatuak lehiatuko lirateke. Dantzariek gipuzkoar aurreskua osatzen duten lau dantzak egin beharko dituzte: Aurkez aurke edo Desafioa, Eskua aldatzeko soinua (Alparta deritzona), Agurra eta Zortzikoa.
Iaz Jon Maya errenteriarra nagusitu zen bertaratu ziren hamahiru dantzarien artean. Aurretik beste lau aldiz irabazia da Maya, 1997, 1998, 1999 eta 2002an. Aiert Beobide 2001 eta 2003an izan zen garaile; eta Edu Muruamendiaraz, berriz, 1994, 1995 eta 1996an. Ramon Sanchez 1990, 1992 eta 1993an izan zen txapeldun.
Dokumentuaren akzioak