Dokumentuaren akzioak
Abel Iriondo, gure dantzari eta dantza maisu kutune hil da
Ume umetatik txistua eta dantzaren munduan forjatua. "Elgoibarko Izarra" izena zuen dantzari taldearekin hainbat "Euskal Jaietan" ibilia. Nerabezaroan "HARITZ" dantzari taldean parte hartzeko gonbitea jaso ondoren 40 urte bete zituen arte, taldeko partaide fidela. Donostiako "Argia" dantzari taldean 1987-2006 urte bitartean "Haritz" utzi gabe ekin zion. 1996ean Durangora bizitzera aldatu zenetik gaurdaino bertako "KRISKITIN" dantza taldeko partaide eta dantza erakuslea. Urtero Elgoibarko "Errosarioko Amaren Ezpatadantza"n eta Eibarren "Arrateko Amaren Ezpatadantza"n parte hartu eta "Kofrade" izaten jarraitu du. AIKO Taldeko dantzaria eta dantza-maisua Durangoko Plateruen Kafe Antzokian.
Sinestu ezin... umezurtz gelditu dira gure dantzaldiak eta soka dantzak... Besarkada handi bana etxekoei eta guztiei Aiko taldearen izenean. Grabilleta bakoitzean, artazi bakoitzean, puntapio bakoitzean geugez dantzan eroango zaitugu Abel... bihotzean, irriparrez eta zintzo, dantzari dantzazale guztion eredu, beti eta betiko.
Hemen Josu Garate aurreskua eginez eta Abel Iriondo atzeskua dantzatzen 2016.eko abenduaren 10ean.
Dokumentuaren akzioak