Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Abel Iriondo dantzaria omenduko dute ekainaren 11n

Dokumentuaren akzioak

Abel Iriondo dantzaria omenduko dute ekainaren 11n

Komunikabidea
Anboto
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2022/05/25
Lotura
Anboto

Dantza kidea "patxadaz" agurtzeko omenaldia antolatu du Aiko dantza taldeak ekainaren 11rako. "Behar eta merezi dugu dantzara bueltatzea, eta horrekin batera, bere egunean agindu genuen bezala, Abel Iriondo gure lagun kutunari patxadaz agur esatea, gure omenaldi zintzoena adieraztea eta berarekin kantatzea eta dantzatzea". 

Egunari hasiera emateko, soka dantza eta dantzapoteoa egingo dituzte Ezkurdi plazan hasita, txistulari, trikitixa eta gaiteruekin. Ostean, 15:00etan, bazkari herrikoia egingo dute Andra Mari elizpean. "Plateruena itxita dugunez, bertan egingo ditugu bazkaria eta osteko egitaraua", azaldu dute. 16:00etan 'Abel gogoan' ekitaldia egingo dute, eta ostean, Miren, Roberto Etxebarria eta Idoia Markaidaren, Bizkaiko Gaiteroen eta Aiko taldearen emanaldiak egongo dira. 22:00etan emango diote amaiera omenaldiari, Manolo Escobarren 'Mi carro' abestiagaz. 

Bazkarian parte hartzeko, 30 euroko ordainketa egin beharko da ES85 2095 0233 10 9109943783 zenbakira (Aiko kultur elkartea da titularra), izen abizena emanez; bestela, Saltsanen erosi daitezke txartelak, prezio berdinean. 

Durangon azken bi hamarkadak

Abel Iriondo iazko abuztuan hil zen bihotzekoak jota. Elgoibarren (Gipuzkoa) sortua, bi hamarkada baino gehiago zeramatzan Durangon bizitzen. Kriskitin eta Aiko dantza taldeegaz aritu da dantzan; irakasle lez ere aritzen zen. 

Dokumentuaren akzioak