Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Abel Iriondo dantzaria eta dantza-maisua hil da

Dokumentuaren akzioak

Abel Iriondo dantzaria eta dantza-maisua hil da

Komunikabidea
Barren
Mota
Albistea
Data
2021/08/29
Lotura
Barren

2021 08 29 Abel iriondo dantzaria

Abel Iriondo dantzari eta dantza-maisua hil da (Elgoibar, 1966), bizikletan zebilela bihotzekoak emanda. Hala zabaldu du Dantzan elkarteak bere webgunean.

Haritzen, Argian, Kezkan eta Kriskitin dantzari taldeetan eta Aiko taldean aritu da dantzan besteak beste. 2006an, Arrateko dantzetan ohorezko gonbidatua izan zen Abel Iriondo (goiko argazkian bigarrena) Mikel Legorburu, Lourdes Odriozola eta Jon Lizarralderekin batera eta ordukoa da Dantzan.eus-en artxiboko goiko argazki hori. 

Dantzan elkarteak bere webgunean zabaldu duenez, Elgoibarko Izarran, Sebas Larrañaga irakasle izan zuela hasi zen dantzan Abel Iriondo eta 1981ean, 15 urterekin, hasi zen helduekin, Haritz euskal dantzari taldean. Haritzen bat egin zuen taldean hasi berri zen Jon Lizarralderekin eta eskuz esku, eta soka-dantzan aurrez aurre dantzatu zuten hainbat urtez, Elgoibarko San Bartolome eguneko soka-dantzan, besteak beste, aurresku eta atzesku lanetan bi hamarkadaz aritu baitziren.

Soldaduzka Donostian egiten ari zela Argiaren entseguetan parte hartzen hasi zen eta Zortziko eta Alakiketan ikuskizunetan dantzatu zuen, bai Haritz taldearekin, bai bakarlari lanetan ere. Urteotan Haritz, Argia eta Kezka taldeen hamaika emanalditan dantzatu zuen, Argiaren Kondharian eta Pas de Basque emanaldietan ere bai. Egun, Durangon bizi zen eta hango Kriskitin taldearekin aritu da dantzan, bai eta Aiko taldeak Durangon eskaintzen zituen eskoletan irakasle ere. 

2021 08 30 abel iriondo dantza aurreskua

 

Dokumentuaren akzioak