Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Abel Iriondo dantzari durangarra hil da

Dokumentuaren akzioak

Abel Iriondo dantzari durangarra hil da

Komunikabidea
Anboto
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2021/08/29
Lotura
Anboto
Iriondo, lehen planoan, Plateruenan eskainitako dantza ikastaro batean. AIKO ERROMERIA.

Durangoko Kriskitin dantza taldean aritu da urte luzez. Plateruenan makina bat dantza saio gidatu ditu Aiko erromeriagaz.

Elgoibarren sorturikoa izan arren, Iriondo Durangon bizi izan da 1996az geroztik. Bertako dantza munduari estuki loturiko kidea izan da. Kriskitin dantza taldean aritu da urte luzez eta Aiko erromeria taldean jardun izan du dantzaldi saioak gidatzen. Plateruenan bertan, sarri.

Bizitza osoan zehar dantza izan du pasio. Nerabezaroan ekin zion ibilbideari, besteak beste, bere sorterriko Haritz dantza taldean lehenik, Eibarko Kezka dantza taldearekin gero, eta, gurean, Kriskitin dantza taldean arituta, azkenik. Dantzan.com atariak jaso duenez, bihotzekoak jota hil da, gaur, bizikletan ari zela.

Dokumentuaren akzioak