Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Egoismoari buruzko gogoeta egin dugu»

Dokumentuaren akzioak

«Egoismoari buruzko gogoeta egin dugu»

Arantxa eta Ainhoa Gago, ‘‘yo, mi, mio, me’’

Egilea
Nagore Ferreira Zamalloa
Komunikabidea
Deia
Tokia
Ortzadar
Mota
Elkarrizketa
Data
2003/05/13

Berekoikeriari buruzko koreografia eraiki duzue, ezta?



Egoismoaren inguruko gogoeta da ‘‘Yo, mi, mio, me’’. Mundu guztiak izaten ditugun pentsamenduan, denok dugun bizirauteko sena taularatuko dugu. Berekoikeriaren ideia muturrera daramagu, estereotipoak aurkeztuz.



Eta nola azaltzen duzue ideia hori?



Hamar emakume eta gizon batek parte hartzen dute. Euren jarrera berekoiak handituak agertzen dira; botere egarria, besteen gainetik egon nahia...



Arai Danza proiektua sortu zenuten 1997an. Zein fruitu eman ditu?



Kide gehienok gimnastika erritmikotik gatoz, baina badaude artistikotik eta dantzatik datozenak ere. Sei bat talde ditugu: helduentzako talde bat daukagu, beste bat umeentzako, beste bat elbarritu sikikoentzat...



Zenbait lan ere egin dituzue urteotan.



Gasteiz Cup txapelketarako ikuskizun handi bi egin ditugu; umeentzako dantza eta antzerkia ere egin ditugu...





Koreografo Gazteen Erakusketan parte hartzearekin pozik egongo zarete, ezta?



Amateurrak gara eta guretzat garrantzitsua izan da erakusketan sartzea. Gure lana ezagutarazteko aukera ona dela pentsatzen dugu.



Aurrera begira zein asmo duzue?



Zirko berria, joera berriak asko gustatzen zaizkigu. Lan asko eginez gaude hemen; erraztasun gutxi daude, baina gustura gabiltzanez...

Dokumentuaren akzioak