Abdukzio estralurtarrak koreografia bihurtuta

Hedabidea
Berria
Lekua
Donostia
Mota
Albistea
Data

Gingrasek Toronton (Kanada) eta Montrealen (Quebec) ikasi zuen dantza. Gero, New Yorken (AEB) jarraitu zuen ikasten, Herbehereetan kokatu arte. Han hasi zen koreografiak sortzen, 1999. urte aldera. Geroztik dantza hizkuntza berezia sortu du: borroka arteak, breakdancea eta antzerkia erabiltzen ditu, baina baita gaixotasun batzuk gaixoen gorputzean sortzen dituzten sintomen deskripzio klinikoak ere. Sari ugari irabazi ditu gaur aurkeztuko duen CYP 17 lanarekin. Gene ingeniaritzak eta zientziak dakarren aldaketa aztertzen du. Horrez gain, egungo hiri kulturako mitoak interpretatzen ditu, hala nola, estralurtarrei leporaturiko abdukzioak eta haurdunaldiak.

Dantza. 'CYP 17', Andre Gingrasekin.
Lekua: Bilbo, Fundicion aretoa.
Noiz: Gaur eta bihar, 20:30ean.