Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Abdelkader' pastorala ikusteko aukera Zuberoan

Dokumentuaren akzioak

'Abdelkader' pastorala ikusteko aukera Zuberoan

Abdelkader emirraren bizitza kontatzen duen antzezlanaren lau emanaldi egingo dituzte uztailetik abuztura Urrüstoi-Larrabilen. Sarrerak salgai daude 12 urtetik gorakoentzat.
Egilea
Maitane Legarreta
Komunikabidea
Gaztezulo
Mota
Albistea
Data
2021/07/07
Lotura
Gaztezulo

'Abdelkader' pastorala ikusteko aukera Zuberoan

Uztailaren 25etik abuztuaren 8ra Abdelkader pastorala eskainiko dute Urrüstoi-Larrabilen.  Abdelkader emirraren (1808-1883) bizitza kontatzen du Jean-Louis Davantek idatzitako antzezlanak, XIX. mendearen erdialdean Frantziako Estatuak Aljeria konkistatzearen kontra altxatu zen musulman jakintsua.

Pandemia dela-eta, aurreko urteko emanaldia atzeratu egin behar izan zuten. Aurten, hirugarren aldiz antzeztuko dute herritarrek obra eta lau emanaldi egingo dituzte. Igandeetan eskainiko dute emanaldia: uztailaren 25ean, abuztuaren 1ean eta abuztuaren 8an. Emanaldiak 15:30ean izango dira eta antzezpenaren aurretik eta ondoren pastoral baten egun tradizionala biziko dute bisitariek: meza, desfilea, bazkaria kanpoan, edaria kanpoan eta animazioak. Iluntzean ere egingo dute pastorala uztailaren 30ean, 20:30ean. 

Mila lagunentzako tokia izango da emanaldi bakoitzean eta, hartara, ez da osasun ziurtagirik erakutsi beharko, Iparraldean nahitaezkoa baita kopuru horretatik gorako ekitaldietan 11 urtetik aurrerakoentzat.  

Sarrerak salgai
Sarrerak 15 eurotan daude salgai 12 urtetik gorako ikusleentzat. Toki hauetan eskura daiteke sarrera: Atharratzeko Piellenia ostatuan, Mauleko Xiberoko Bio dendan, Donapaleuko La Ferme Souletine dendan, Donibane Garaziko Paris denda-ostatuan eta Baionako Elkar dendan. Antolaketa dela eta, txeke bidezko ordainketa 

Informazio gehiago nahi izanez gero, honako e-mail helbidea jarri dute eskura: xiberokojaunaalkartea@gmail.com. 

Dokumentuaren akzioak