Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Dance in the Basque Country» bideoaren sortzaileari elkarrizketa Zuzeu.com atarian

Dokumentuaren akzioak

«Dance in the Basque Country» bideoaren sortzaileari elkarrizketa Zuzeu.com atarian

Komunikabidea
Gara
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2010/10/25
Lotura
Gara

Bideoan Euskal Herriko leku ezberdinetan jendea dantzatzen ageri da, «gure herria, gure ohiturak, gure gazteak, gure bazterrak zelakoak diren munduari erakutsiz». Zuzeu.com atariko kazetariek egilea, Iñaki Goikoetxea dantzazalea eta sortzailea, Sydneyen, Australian, topatu dute. Hala, hanburgesategi bateko wi-fi konexioa baliatuz, elkarrizketa interesgarria egin diote. Orain, «Elkarrizketa 2.0» izeneko atal berrian dago ikusgai Goikoetxearekin mantendutako solasaldia.

Hamaika Telebistako eta sarerako «Albisteak 2.0» web telebista saioan, teknologia, Internet eta euskal aktualitatearen inguruko berriak lantzen dituzte astero, eta, denboraldi berri honetan, elkarrizketa bat eskainiko dute hilero. Elkarrizketen atala, ikasturteko lehena hain zuzen ere, «Dancing in the Basque Country» bideoaren egile eta sortzaileari eskaini diote.

Elkarrizketa «hainbat astetan saiakerak egin ostean» lortu zuten, harremanetan jartzea ez baitzen «batere erraza izan». Azkenean, Sydneyko hanburgesategi batean jarri zuten hitzordua.

Euskal bideoak Interneten izandako arrakastak «euskaldunontzat bai sormenean bai ausardian bide bat ireki» duela diote ataritik.

Ia bi urtez aritu dira Goikoetxea eta haren lagunak kamera eskuan kantuak grabatu eta batetik bestera dantzatzen. Azkenerako, oihartzun izugarria lortu dute Youtuben.

Dokumentuaren akzioak