Dokumentuaren akzioak
«Bizkaian tradizioa da vals pausoak sartzea, Gipuzkoan arraroa bada ere»
Hernani eta Bergarako bikoteak sailkatu ziren bizkaitarren atzetik. Sestaoko Arkaitz Pascuas eta Nagore De la Cuevas pozik, Dantza Txapelketan nagusitu ostean
Arkaitz eta Nagore irabazleak pozez zoratzen igo ziren
oholtza gainera sariak jasotzera eta dantza munduan sartu zieten guraso
eta lagunei eskaini zieten garaipena.
Seigarren aldiz parte hartu zuten atzo Segurako
txapelketan eta beraien arabera, «aukera asko ikusten genituen aurten
irabazteko. Gu, bergarakoak eta hernaniarrak uste dugu ginela faboritoak
eta azkenean pronostikoak bete dira lehen 3 postuetan».
Dantza egiteko estiloaz eta sueltoan vals pausoak
sartzeari buruz galdetuta zera zioten: «Gipuzkoan arraroa egiten da vals
pausoak ikustea sueltoan, baina guretzako polita, tradizioa da Bizkaian
eta horregatik sartzen ditugu beti gure dantzetan».
Villabonako hiru
Igandeko lehiaketan 10 bikote aritu ziren dantzan oholtza
gainean, horietatik 8 gipuzkoarrak eta bi bizkaitarrak. Gipuzkoarren
artean Villabonakoak izan ziren nagusi 3 bikoterekin eta denak
txapelketan lehen aldiz parte hartzen zutenak. Denak Villabonako Oinkari
dan-tza taldekoak izanik, protagonismo berezia izan zuten bai dantza
sueltoko bikoteetan zein atsedenaldian eskaini zuten 'Infernuko hauspoa'
koreografia ederrean.
Dantza sueltoko bikoteak orden honetan aritu ziren
oholtza gainean: Oier Laborde eta Izaro Otaegi (Villabona), Jon Arsuaga
eta Ione Iriarte (Villabona), Aritz Arrillaga eta Amaia Bolinaga
(Bergara), Xabier Segura eta Lierni Martiarena (Hernani). Mikel Otegi
eta Estela Atorrasagasti (Donostia), Arkaitz Pascuas eta Nagore de las
Cuevas (Sestao), Lander Campos eta Haizea Hormaetxea (Leioa), Iker Sanz
eta Lierni Kamio (Villabona), Ion Ibarguren eta Idoia Besada (Pasaia)
eta Mikel Igartua eta Ibane Baseta (Bergara).
Dokumentuaren akzioak