Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Badirudi beti kanpokoak direla hobeak»

Dokumentuaren akzioak

«Badirudi beti kanpokoak direla hobeak»

Edu Muruamendiaraz, Aukeran dantza taldeko zuzendaria

Egilea
Urtzi Urkizu
Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Tokia
Donostia
Mota
Elkarrizketa
Data
2000/04/15

- Nolakoa da gaur eskaini behar duzuen ikuskizuna?

Sei dantzari eta lau musikari ibiltzen gara. Guk asmatutako koreografia da eta Euskal Herriko dantza batzuk ere badira moldatuak. Berrikuntzak sartzen ditugu bai jantzien bai musikaren aldetik; bi txalapartari, albokalari bat eta kontrabaju bat aritzen dira. Jantziak Ramon Garciak diseinatuak dira. Euskal Herriko dantza ezberdinak ikusteko aukera dago ikuskizunean, baina gure estiloarekin.

- Gero eta gehiago nahasten dira tradizioa eta estilo berriak.

Bai. Gu hasi ginen ia aitzindari moduan eta orain ikusten da jende gehiago sartu dela horrelako gauzak egitera, eta ez bakarrik dantzaren arloan. Hiru koreografia berri egin ditugu eta asmoa dugu apirilaren 29an Irunen beste lan bat aurkeztea. Azken honetan Kepa Junkeraren abesti bat erabili dugu eta soka dantza batean oinarritua dago.

- Entsegutan denbora asko sartzen al duzue?

Ordu pila bat sartzen ditugu. Gure asmoa da hortik bizitzea, baina zaila da. Badirudi kanpokoak beti gu baino hobeak direla. Ea poliki-poliki aurrera egiten dugun.

- Maiatzatik kanpo jendea arduratzen al da dantzaz?

Hemen jendea maiatzan joaten da dantza ikustera, baina hortik aparte badirudi dena amaituta dagoela. Moden arabera bizi gara.

- Zuk zeuk aukeran, zein dantza mota duzu gustuko?

Fandango eta arin-arineko eta aurresku txapelketetan sariak irabazi ondoren, ba dantza horietatik natorrela esan dezaket. Horretaz aparte, oso gustura nago gauza berriak egiten, baina normalean gure pausutan oinarrituta.

Dokumentuaren akzioak