Dokumentuaren akzioak
«Aunitz Urtez», Juan Antonio Urbeltzen azken euskal dantza ikuskizuna
Argia dantzari taldeak bere azken ikuskizuna estreinatuko du Arriaga
antzokian eta Juan Antonio Urbeltz zuzendariak esan zuenez: «Txapela
eskuan dutela agurtzen duten bitartean oihukatzen dute `aunitz urtez'
esaera Baztan bailarako dantzariek eta, aldi berean, biribilean jartzen
dira beren dantzak egiten hasteko. Guretzat esapide horrek badu denboraz
kanpo bizitzeko desio kutsu bat, gizarte tradizionaletan hain berezia
dena». Lehenbizikoz, dantzatuko dituzte berreskuratu dituzten iraileko
bi erromerietako bi ezpata-dantza tradizionalak: Eibarkoa bata, Arrateko
Ama Birjinaren ohoretan dantzatzen dena; eta Iruñekoa bestea, San
Fermin Txikiren omenez egiten dena».
Eskainiko duten programazioan «Erregelak, Fandango, Porrusalda», «Mutil dantza» eta «Otsagiko dantzak eta Zazpi ahuntzak» izango dira.
Dokumentuaren akzioak