Dokumentuaren akzioak
Abarketa zuriak jantzita, abarketariei omenaldia
‘Umore Ona’ elkarteak antolatu eta Sahatsako dantzari eta herritarrek egin ohi duen ohiko aurreskua aprobetxatu nahi izan du Azkoitiko Udalak herrian urte luzeetan abarketagintzan aritu direnak omentzeko. Ekitaldi horretan, abarketari guztien izenean, Arantxa Iturberi eta iaz joan zen Julian Iruretagoyena senarrari egin zaie omenaldia, eskuz abarketagintzan aritu diren azkenak izan baitira. Iturbe eta bere familiari lore sorta eta oroigarri bat eman dizkiete Javier Zubizarreta alkateak eta Miguel Angel Bastida zinegotziak.
Dokumentuaren akzioak