Lucia Lacarraren azken ikuskizuna, In the still of the night, ikusteko aukera izango da ekainaren 3an, 20:00etatik aurrera, Donostiako Kursaal auditorioan. Matthew Golding dantzari kanadarra izango du bikote "betiereko maitasun istorio" honetan.
Aurreko emanaldiarekin gertatu bezala, Zumaiako Udaleko Kultura Sailak hainbat sarrera gorde ditu herritarren artean saldu ahal izateko. Lacarra beraren keinuari esker, deskontu bat aplikatuko zaie sarrera hauei. Kursaaleko A eremuko sarrerak dira, eta 42 euroan erosi beharrean, 38 euroan eskainiko zaizkie zumaiarrei.
Horretarako, Zumaiako interesdunek posta elektronikoko mezu bat bidali beharko dute llomas@zumaia.eus helbidera, apirilaren 13a baino lehen. Bakoitzak, gehienez, bi sarrera lortzeko aukera izango du.
Eskaera gordetako sarrerak baino handiagoa bada, zozketa bat egingo da eskatzaile guztien artean. Zozketaren emaitza apirilaren 14an emango zaie interesdunei.