Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ‘Les oublies’ lana aurkeztuko du Frantziako Androphyne konpainiak larunbatean Egian

Dokumentuaren akzioak

‘Les oublies’ lana aurkeztuko du Frantziako Androphyne konpainiak larunbatean Egian

Uneoro uraren gainean egiten dute ikuskizuna, eta «Bibliako Hasiera iraultzen» saiatu dira

Egilea
I.S.
Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2002/11/21

Aipatu kultur etxearen arduradun Nando Piñeiroren esanetan, «ikuskizuna baino, proposamena dela iruditzen zaigu». Era berean, «bai koreografian, baina estetikan eta baita planteamenduan ere oso interesgarria» dela azpimarratu nahi izan zuen. Dantza proposamen edo ikuskizun honen protagonista nagusiak Magali Pobel eta Pierre-Johann Suc dira. Biak oso gazteak dira oraindik, baina aspaldi hasi ziren honetan: «Bretainiako iparraldean kokatzen den Angers hiriko eskolan burutu genituen gure ikasketak». Ondoren, bi aukera izan zituzten: konpainia batera sartu, edo euren konpainia propioa sortu. «Guk geurea eratzea aukeratu genuen, eta hortik jaio zen Androphyne». Frantzian konpainia asko daudela eta, polarizaziotik ihes egin eta Landetan ezartzea erabaki zuten orain lau urte. Egundaino bost obra osatu dituzte. Larunbatean aurkeztuko dutena azkena da; euren aburuz «osoena».



Uraren gainean dantzan



Les oubliés



uraren gainean dantzatzen den obra da. Pierrek adierazi zuenez, «gure gorputzak eta gure oinak uretan izango ditugu uneoro. Hortaz, uretan mugitzeko modua aurkitzen saiatu ginen». Lanaren oinarria ere argitu zuten: «Bibliako Hasierari buelta ematen saiatu gara; hau da, azkenean Adan eta Eva izatera iritsiko gara». Beraz, «aurrenik euri zaparrada itzel bat egongo zen. Gu, ordea, jantzita joango gara; obraren amaieran, baina, ia biluzik bukatuko dugu».



Les oubliés dantza ikuskizunak, 45 eta 60 minutu arteko iraupena izango du.

Dokumentuaren akzioak