Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ‘Coppelia’ aurkeztuko du bihar Permeko Balet Gazteak, Barakaldo antzokian

Dokumentuaren akzioak

‘Coppelia’ aurkeztuko du bihar Permeko Balet Gazteak, Barakaldo antzokian

Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Mota
Albistea
Data
2003/01/03

Permeko Balet Gaztea errusiar konpainiak Coppelia obra aurkeztuko du bihar Barakaldo antzokian. Berrogei dantzari baino gehiago igoko dira agertokira, Ernst Hoffmanen Hareazko gizona ipuinean oinarritutako balet komikoa interpretatzera. Moskukoaren eta San Petersburgokoaren ondoren, Errusiako eskolarik garrantzitsuenetik datoz. Obra, berriz, bere sortzaileak bizia eman dion panpina bati buruzkoa da. Istorioak, muga ondoko herri batean gertatzen denez, etnia eta folklore askoren eragina du: hungariar, poloniar, ukrainar eta ijitoena.

Dokumentuaren akzioak