Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 90.000 bat lagun bildu dira Portugaleteko folklore jaian

Dokumentuaren akzioak

90.000 bat lagun bildu dira Portugaleteko folklore jaian

Komunikabidea
Gara
Tokia
Portugalete
Mota
Albistea
Data
2001/08/03

Portugaleteko Elai Alai elkarteak antolatutako folklore jaialdian 90.000 lagun inguru bildu direla azaldu zuten taldeko eledunek. 27. aldia da dantza eta musika ekitaldiak bateratzen dituzten jardunaldiok antolatu dituztena. Jaialdiaren ekitaldiak egiten diren udalerrien kopurua gora doa urterik urte, ikusleen zenbatekoa legez. Iaz baino 20.000 lagun gehiago erakarri ditu Elai Alaik prestatutako ikuskizunak.

Aurten Euskal Herriko 34 hiritan egin da erakustaldia eta lau kontinentetako dantzari eta abeslariak gerturatu dira gurera.

Antolatzaileek adierazitakoari jarraituz, inoiz baino kalitate handiagoko elkarteek egin dute erakustaldia. Datorren urtera begira, berriz, ekitaldiak talde gehiago hartuko dituela azaldu zuten.

Dokumentuaren akzioak