Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 73 joaldun eta hainbat mozorro bildu dira Zubietako plazara Inauteri Asteartean

Dokumentuaren akzioak

73 joaldun eta hainbat mozorro bildu dira Zubietako plazara Inauteri Asteartean

Egilea
Tttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Zubieta
Mota
Albistea
Data
2023/01/31
Lotura
Erran

Inauteri Asteartea. Gaur izan zuten inauterietako egun handia Zubietan. Aurtiztar eta iturendarren bisita izan zuten herritarrek. Guztira 73 joaldun bildu ziren plazan: Zubietako 32 heldu eta 4 haur; Iturengo 18 heldu eta bortz haur eta Aurtizko hamar heldu eta lau haur. Horiekin batera, hainbat mozorro plazaratu dira, eguraldi ederra lagun. Hainbat bisitari ere izan dira Zubietan. Argazkiak: Izaskun Zubialde, Nerea Bazterrika eta Ainara Mindegia

Hondarreko egunak

Inauterietako egunik potenteenak, batez ere kanpotarrei begira, pasatu direla erran daiteke, baina oraindik badute zer ospatu Aurtitzen, Iturenen eta Zubietan. Otsailaren 1ean, asteazkenean kontuen eguna izanen dute Zubietan. Goizean puska biltzea eta gosaria izanen dute eta arratsaldean joaldunak aterako dira. Iturenen bazkaria Kristian akordeoilariarekin, ilunabarrean puska biltzea eta afaria. Aurtitzen bazkaria, puska biltzea eta afaria.

Otsailaren 4an, larunbatean eginen dituzte kontuak Iturenen. Eguerdian dantzak eta herri kirolak izanen dituzte, bazkaria Iker Zubeldia eta Miren Amuriza bertsolariekin eta Mikel Salaberri akordeoilariarekin eta gauean afaria. Aurtitzen zahar bazkaria eta dantzaldia.

Otsailaren 5ean, igandean izanen dute kontuen eguna Aurtitzen. Bazkaria eta inauterien akabaila.

Dokumentuaren akzioak