Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 62 joaldun bildu ziren Iturenera Inauteri Astelehenean

Dokumentuaren akzioak

62 joaldun bildu ziren Iturenera Inauteri Astelehenean

Ituren eta Zubietako 24na eta Aurtizko 14ak nahiko lan izan zuten mozorroak plazatik uxatzen

Inauteri Astelehena izan zen Ituren, Aurtitz eta Zubietan eta ohiturari eutsiz, Iturenera bildu ziren hiru herrietako joaldunak. 62 izan ziren guzira, hogeita launa Ituren eta Zubietakoak, 14 Aurtizkoak eta horiekin batera, ttiki batzuk ere atera ziren, mozorroak uxatzera. Ikusi argazkiak
Komunikabidea
Ttipi-ttapa
Tokia
Ituren
Mota
Albistea
Data
2015/01/27
Lotura
Ttipi-ttapa

Goizetik Iturengo eta Zubietako Herriko Etxeko ganbaretan eta Aurtizko elkartean beraien arropak janzten aritu ziren joaldunak, joareak ongi estutu gerrian, ttuntturroa buruan paratu, isopua eskuetan eta ongi gosaldu zuten.

Mozorroak bere aldrebeskeriak plazan egiten zituzten bitartean, Iturengo Joaldunek, langintza honetan mende erdia bete duen Lazaro Erregerena eta Javier Bereau buru zutela, Latsaga aldera jo zuten, Aurtitz eta Zubietakoekin bat egitera. Elkar agurtu ondotik, denek elkar hartu zuten, pausua bateratu eta Iturengo plazara hurbildu ziren.

Zubietako taldean, berriz, lau emakume zeuden, Juli Loiarte eta Ane Antso ama-alabez gain, Maritxu Sanchez eta Mikele Etxekolonea atera ziren. Taldeko ttikiena, Inhar Aioroa iturendarra izan zen.

Iturengo plazara hurbiltzerakoan, nahikoa lan izan zuten joaldunek mozorroak uxatzen. Gisa guzietako jantziak ikusi ziren. Baita jantzi handirik behar ez zutenak ere, kaltzontzillo hutsean, aurpegia estali eta ardilarrua edo gonazpikoa bertzerik ez zutela ibili baitziren mozorro batzuk joaldunen ondoan.

Joaldunek ongi merezitako hameketakoa izan zuten Herriko Etxeko Ganbaran eta bertze itzulixka baten ondotik, Astearterako indarrak gordetzera joan ziren. Asteartean Zubietaren txanda izanen da, eta bertan harrera eginen diete hiru herrietako joaldunei eta mozorroei.

Mozorroak ere gustora ibili ziren Iturengo plazan.

Mozorroak ere gustora ibili ziren Iturengo plazan.

Dokumentuaren akzioak