Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka " 6 urtetatik hasita, 30 urte beranduago dantzan jarraitzen det "

Dokumentuaren akzioak

" 6 urtetatik hasita, 30 urte beranduago dantzan jarraitzen det "

Jon Maya Sein, euskal dantzari eta koreografo errenteriarra dugu. Txiki izanik, 6 urte zituela hasi zen herriko Ereintza Dantza Taldean euskal dantzen munduan murgilduz eta ildo honetatik jarraitu du bere formakuntzak, euskal dantza tradizionalak bere ogibide eta bere lanaren oinarri bihurtuz.
Komunikabidea
Ttalaka
Mota
Elkarrizketa
Data
2014/07/30
Lotura
Ttalaka

Bakarlari modura 7 aldiz Euskal Herriko Aurreskulari Txapelduna izana (1997 - 2005), Laxok taldean ibili zen 1999 eta 2005 bitartean eta honen ondotik 2002an Kukai Dantza Konpainia sortu zuen. Bertan dantzari, zuzendari eta koreografo lanak burutzen ditu, euskal dantzak eta dantza garaikidearen arteko sorkuntzak landuz. Azpimarratu beharrekoa da egin dituen elkarlan eta kolaborazio guztiak, bai bertako zein kanpoko koreografo, musikari, zuzendari eta beste askorekin.

Kukai Konpainian duen paperaz gain, dantza formatzaile lanetan ere aritzen da Jon Maya eta zenbait proiektuetan ere aholkularitza lanak burutzen ditu.

Dokumentuaren akzioak