Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka '55 urte dantzan' erakusketa prestatu du Txikitxu-Arrostaitzek

Dokumentuaren akzioak

'55 urte dantzan' erakusketa prestatu du Txikitxu-Arrostaitzek

Komunikabidea
Goiena
Tokia
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2025/02/18
Lotura
Goiena
Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeko kideak, Herriko Plazan dantzan.

Dantza taldearen 55-35. urteurreneko laugarren ekitaldia izango da erakusketa eta martxoaren 7tik 27ra egongo da ikusgai, Kulturateko klaustroan. Taldearen sorrera eta ibilbidea jasoko ditu.

Martxoaren 7an, egubakoitza, 18:30ean inauguratuko dute 55 urte dantzan erakusketa. "Bertan, 1970etik gaur egunera arteko historia bildu dugu, argazki, jantzi, tresna tradizional eta bestelako elementuen bidez. Erakusketak taldearen bilakaera eta euskal kulturaren sustapenean egindako lana erakusten du, belaunaldiz belaunaldi transmititu den ondarea agerian utziz", adierazi dute. "Taldearen bilakaera, erronkak eta lorpenak gertutik ikusi ahal izango dituzu. Zatoz eta ospa dezagun elkarrekin!", gaineratu dute.

Dokumentuaren akzioak