Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 51 konpainia izango dira Leioako Umore Azokaren 17. edizioan

Dokumentuaren akzioak

51 konpainia izango dira Leioako Umore Azokaren 17. edizioan

Leioako Umore Azokak inoiz baino eskaera gehiago jaso ditu 17. ediziorako, 424 guztira, eta proposamen guztiak ikusi eta aztertu ostean, 51 konpainia hautatu ditu udalerri bizkaitarreko kale artisten azokako zuzendaritza artistikoak maiatzaren 19tik 22ra

Komunikabidea
Naiz
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2016/02/15
Lotura
Naiz

Maiatzaren 19tik 22ra, Leioa umorearen hiriburu bilakatuko da beste behin. Orotara 51 konpainia izango dira Umore Azokan, horietatik 19 Euskal Herrikoak.

Antolakuntzak nabarmendu du euskal taldeek Leioako plazaren alde apustu egiten jarraitzen dutela, eta antzerki, dantza eta zirko ikuskizun berrienak aurkeztuko dituztela bertan. Gainera, haietako asko erabateko estreinaldiak izango dira.

Zehazki, Leioan izango diren euskal taldeak honakoak dira: Ana Capilla, Bapatean, Cía. Laura Cobo, Deabru Beltzak, Laglo Zirkodantza&Compañía, Larrua, Malas Compañías, Markeliñe, Matxalen Bilbao, Nui Danza, Organik, Plataforma Tirante Teatro y Danza, Philo&Jole, Sainete Compañía, Suhar Prest, Tio Teronen Semeak, Trapu Zaharra, Twisting The Balance, Zanguango Teatro eta La Banda.

Estatu frantseseko konpainiek sekula baino leku handiagoa izango dute. Zortzi talde izango dira guztira, eta horien artean aski ezagunak batzuk, kale arteetan ibilbide luzea duen Le Golous taldea, kasu.

Halaber, Espainiako Estatutik etorriko direnen artean bada berrikuntzarik, Andaluziako bost zirko konpainia arituko baitira Umore Azokan. Kataluniako taldeek ere jarraitzen dute azoka erreferentzialtzat hartzen, zortzi talde izango baitira guztira.

Aurrerago eskainiko dituzte ikuskizun bakoitzaren gaineko xehetasunak eta nobedadeak.

Unspecified
Leioako Umore Azoka, maiatzaren 19tik 22ra.

 

Dokumentuaren akzioak