Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 500 dantzari baino gehiago, asteburuan ospatuko den Oreka kaleko dantza jaialdian

Dokumentuaren akzioak

500 dantzari baino gehiago, asteburuan ospatuko den Oreka kaleko dantza jaialdian

Egilea
Saio Fdz. de Aranguiz
Komunikabidea
Alea
Tokia
Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2016/03/09
Lotura
Alea

Susanna Ayllon, Antoinette Gomis eta Isaac Suarez koreografoek kaleko dantzako talderik onena aukeratuko dute igandean.

Datorren asteburuan Oreka kaleko dantza jaialdia ospatuko da Gasteizen. 50 taldeko 500 dantzarik baino gehiagok aurten seigarren edizioa ospatuko duen lehiaketan parte hartuko dute. Susanna Ayllon, Antoinette Gomis eta Isaac Suarez koreografoak kaleko dantzako talderik onena aukeratzeko arduradunak izango dira.

Larunbatean, hilak 12, masterclass bat egingo dute Lakua gizarte etxean, 16:00etatik aurrera. Igandean, berriz, lehiaketa izango da, Mendizorrotza kiroldegian, 11:00etatik aurrera. Guztira, 700 ikusle baino gehiago biltzea aurreikusten dute antolatzaileek.

Dokumentuaren akzioak