Dokumentuaren akzioak
50 talde batuko ditu Leioako Umore Azokak maiatzaren 21etik 24ra
Azokan parte hartuko duten taldeen ia erdiek estreinatuko dute lanen bat Leioan.
Egitarauak diziplina guztiak hartzen dituela nabarmendu dute antolatzaileek
«Kale arteentzako etxe bihurtu da Leioa». Esaldi horrekin laburbildu du Umore Azokaren funtsa Ana Lopez jaialdiko zuzendariak. 16. aldia beteko du aurten egitasmoak maiatzaren 21etik 24ra, eta hitzorduaren garrantzia azpimarratu dute antolatzaileek. Zenbakiak aipatu dituzte frogatzat. 50 konpainiak hartuko dute parte jaialdian, eta estreinaldiak eskainiko dituzte haietariko 22k. Aurrez sekula eskaini gabekoak izango dira, beraz, Leioan izango diren emanaldien ia erdiak. Gora doaz kopuruak, gainera, antolatzaileek azaldu dutenez. Izan ere, iaz baino bost konpainia gehiago izango dira aurten orotara, eta baita iaz baino 50 emanaldi gehiago ere: 170, guztira. Lopez: «Agertoki erraldoi bilakatuko dugu hiria lau egunez».
Euskal Herrikoak izango dira azokan parte hartuko duten taldeetariko gehienak, eta lan berriak estreinatzen izango dira, gainera, haietariko asko. Izan ere, 17 dira orotara Leioan izango diren euskal konpainiak, eta ikuskizuna estreinatzen izango dira haietariko hamabi. Izenak ere aipatu ditu Lopezek. Zerrenda osatzen dute, guztira: Bruto pieza aurkeztuko du Igor Calonge dantzariak zuzendutako Cielo Raso konpainiak, esaterako, eta ez da bakarra izango. Barrock lana estreinatuko du Dantzaz Konpainiak, El show del espectador piezarekin izango da Asier Zabaletak gidatutako Ertza Dantza taldea, Andante pieza jokatuko du lehenengoz Markeliñe konpainiak, eta Spazi...O zirku ikuskizun minimalista eskainiko du Dikothomia konpainiak. Baina ez dira horiek bakarrak; gehiago daude.
«Kaleak dena hartzen du». Esaldi horrekin laburbildu du zuzendari artistikoak Leioan eskainiko diren ikuskizunen aniztasuna. Diziplina guztiak hartzen ditu egitarauak. Eta aipatu ditu adibide batzuk Lopezek. Bat: Pinball makinen iruditerian oinarritutako La Grosse B taldearen Insert Coin dimentsio handiko zirku ikuskizuna. Bi: keinu antzerkian oinarritutako To R Mansion talde japoniarraren Paradise Cinema. Eta hiru: Marçel Gross clown ezagunaren Particular. Eta gero Lopezen zehaztapena: «Kaleak dena onartzen du, baina kalitate irizpideei jarraitzen diegu Umore Azokan. Bai ibilbide luzea duen taldeen kasuan, bai eta hasi berri diren taldeen kasuan ere».
Hiru sari banatuko dituzte aurten: kale ikuskizunik onenarena, Euskadiko Kale Ikuskizunik Onenaren saria, eta artista edo ikuskizun berririk onenarena.
Shakespeare euskaratzea
Baina jaialdia ez da soilik jaialdi. Izan ere, hiru hanka dauzka oinarrian, zuzendariak azaldu duenez. «Festibala da herritarrentzat, azoka da profesionalentzat eta festa da hiriarentzat». Eta, hain zuzen, alor profesional hori da azpimarratu dutenetariko bat. Azaldu duenez, nazioarteko hainbat programatzaile ere egoten baitira Leioan jaialdiak iraun bitartean, eta kontratuak lortzeko aukera ere bilakatzen da horregatik azoka bertan ikuskizunak eskaintzen dabiltzan artistentzat. Gainera, topaketa horiek errazteko Artekale izeneko espazioa zabalduko dute aurten azokan bigarrenez.
Sorkuntzak bultzatzea ere bada Umore Azokaren helburu, halere. Eta aipatu ditu lan horren adibideak Lopezek. Izan ere, pieza berriak sortzen laguntzeko babesa eskaini die jaialdiak Euskal Herriko hainbat konpainiari. Entseatzeko lekua utzi die, adibidez, jende aurreko aurkezpenak egiten lagundu die, eta euskarazko bertsioak egiteko laguntzak eman ditu. Ez soilik euskal konpainientzat, ordea. Kataluniakoa da, adibidez, Laitrum Teatre/ Toti Toronell konpainia, eta Micro-Shakespeare antzerki-instalazioarekin izango da Leioan. Antzerkigile klasikoaren testuak ditu oinarrian pieza horrek, baina katalanez eta gazteleraz eskaini dute orain arte. Baina euskaraz ere egingo dute Leioan, Lopezek aurreratu duenez. Eta hala eskainiko dute pieza azokan: klasiko zena estreinaldi bilakatuta.
Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau:
www.umoreazoka.org

Dikothomia konpainia Leioako Umore Azokan estreinatuko duen Espazi...O pieza eskaintzen. MARISOL RAMIREZ / ARP
Dokumentuaren akzioak