Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka '5 days to dance', bihartik Antoniano ikastetxean

Dokumentuaren akzioak

'5 days to dance', bihartik Antoniano ikastetxean

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zarautz
Mota
Albistea
Data
2016/01/10
Lotura
Diario Vasco

Antoniano Ikastetxeko 82 ikaslek 'Dance2gether- 5 days to dance' proiektuarekin emango diote hasiera urteari. 'Dance2gether-5 days to dance' Donostia-San Sebastian 2016, Europako kultur Hiriaren barruan kokatzen den proiektu bat da. Proiektu honetan, 5 egunetan zehar dantzaren munduan murgilduko dira Antoniano Ikastetxeko LH6 eta DBH1eko ikasleak.

Helburua bostgarren egunean dantza emanaldi bat egitea bada ere, helburu hori beste hainbat gauza lantzeko aitzakia dela esan dezakegu. Bihar bertan hasi eta urtarrilaren 15 bitartean ohiko klaseak alde batetara utzi eta gorputz adierazmena eta dantza modu sakon batean landuz ikasleen rollak kolokan jarriko dira, eta hezkidetza, talde kohesioa, komunikazio bide ezberdinak eta beste hainbat gauza landuko dituzte.

Dantzari bikote bat gelan agertuko da bihar eta 5 egunetan zehar dantza egingo dutela jakinaraziko diete. Wilfried Van Poppel eta Amaya Luberigt dira koreografoak. Wilfried holandesa eta Amaya euskalduna. Dantzari profesionalak, inoiz dantza egin ez duten jendearekin lan egitea erabaki dutenak. Proiektua emanaldia batekin bukatuko dute datorren ostiralean.

Dokumentuaren akzioak