Landako Gunean hasiko dira, 10:30ean, umeen tailerrekin. 11:30ean balleta egingo dute, eta 12:30ean, kalejira. Sanagustinalden ballet barra ikusi ahalko da, 13:00etan. Plateruenean bazkaldu, eta 16:30ean musikala eskainiko dute. 18:00etan emanaldiak Landako Gunean, eta 20:00etan, demak.
400 lagunetik gora batuko dira Dantzaren Nazioarteko Eguneko ekitaldietan
L'Atelier eskolak antolatuta, eta udalak, Turismo Bulegoak eta San Agustinek babestuta, 400 lagunetik gora batuko dira biharko ekitaldietan.