Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 40. urteurrenerako kamisetak eta izerditakoak jarri ditu salgai Aiara Dantza Taldeak

Dokumentuaren akzioak

40. urteurrenerako kamisetak eta izerditakoak jarri ditu salgai Aiara Dantza Taldeak

Egilea
Aimar Gutierrez Bidarte
Komunikabidea
Aiaraldea
Tokia
Amurrio
Mota
Albistea
Data
2023/07/21
Lotura
Aiaraldea
1983ko Amurrioko jaien testuinguruan sortu zen Aiara Dantza Taldea. / Aiaraldea.eus

Urte berezia izango da 2024a Aiara Dantza Taldearentzat, 1983an sortutako taldeak 40 urte beteko ditu eta. Egitarau oparoa prestatuko dute urteurrena ospatzeko, baina aurretik kamisetak eta izerditakoak jarriko dituzte salgai, "oroigarri gisa".

Urteurren borobila ospatuko du Aiara Dantza Taldeak datorren urtean. Izan ere, 40 urte beteko dira taldea modu formalean osatu zenetik. 1983an, Amurrioko bi dantza talderen desagerpenak utzitako hutsunearen testuinguruan antolatzen hasi zen Aiara Dantza Taldea; Amurrioko jaietan hain zuzen ere. Geroztik, ehunka herritar igaro dira dantza taldetik, eta gaur egun adin oso desberdinetako ia 200 dantzarik osatzen dute.

40. urtemugari heldu aurretik, kamiseta eta izerditako bilduma plazaratu du Aiara Dantza Taldeak, "oroigarri gisara". Dantza taldearen webgunean daude ikusgai, eta bertan bete daiteke eskaria egiteko inprimakia. Aurreratu dutenez, urrirako izango dituzte prest kamisetak eta izerditakoak.

Halaber, 40. urteurrenerako beste hamaika kontu ere ari dira buru-belarri prestatzen Aiara Dantza Taldeko kideak. Datorren urterako programazio berezia prestatu dute dantzaldia, hitzaldia, erakusketa, tailer, eta abarrekin.

Aurresku, fandango eta arin-arin txapelketa

Bien bitartean, bere ohiko jardunean murgilduta dago Amurrioko dantza taldea. Eskualdeko herri desberdinetako dantzaldiak prestatzeaz gain, Amurrioko jaietako Aurresku, fandango eta arin-arin txapelketa dute esku artean. Urtero bezala, abuztuaren 16an San Roke baselizan egingo dute txapelketa, eta aurten ere maila altuko parte hartzaileak espero dituzte. 

Txapelketan parte hartzeko izen ematea zabalik dago, abuztuaren 5era arte. Gogoratu dute dantzari aiaraldearrek lehentasuna izango dutela izena ematean, eta, gainera, tokiko dantzari onenak sari berezia jasoko duela.

Dokumentuaren akzioak