Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 40. urteurrena itxi du Kemenek

Dokumentuaren akzioak

40. urteurrena itxi du Kemenek

40 urte bete ditu aurten Kemen Dantza Taldeak eta ondo baino hobeto ospatu dute. Errepertorio bikaina prestatu dute hain ospakizun berezirako eta eman dituzten saioetan jendeak gozatu ahal izan du Euskal Herriko probintzia guztietako dantzen artean egin duten aukeraketarekin. Atzo, astelehena, Hondarribiko Jaietan eskaini ohi duten emanaldia izan zuen Kemenek Arma Plazan. Emanaldi berezia izan zen, 40. urteurreneko azkena izango delako.
Egilea
Asier Perez-Karkamo
Komunikabidea
Oarso Bidasoko Hitza
Mota
Albistea
Data
2013/09/10
Lotura
Oarso Bidasoko Hitza

Kontxako irabazleei egindako harreragatik beranduago hasi zen 20:00etarako espero zen dantza erakustaldia. Ordu erdiz zain egon zirenek deskubritu ahal izan zuten zuzeneko musikarekin izango zela saioa, Arma Plaza Interpretazio Zentroko lehen solairuko balkoian ari baitziren musikariak entseatzen. Eraikina altxatu zutenean, 1789. urtean, bi balkoi luzerekin diseinatu zuten, zezenketetarako. Balkoi bat Korporazioarentzat zen eta bestea musikarientzat (irakurri gehiago). Atzo musikariek jardun zuten lehen solairuko balkoian, baina balkoia txikiegia zen hainbeste musikari biltzeko eta areto barruan sartuta jo behar izan zuten. Edonola ere, publikoak asko estimatu zuen dantza saioan zuzeneko musika izateak, eta emanaldia ondotik txalo zaparrada batekin eskertu zuen haien lana.

Dantzarien saioa hasi eta gutxira hasi zen euria eta ez zen gelditu. Horrek dantzarien lana ez zuen erabat baldintzatu, baina publikoaren zati handi bat aulkietatik  altxatu zen eta babesa topatu zuen plaza inguratzen duten etxeetako teilatu-hegalen azpian. Gutxi izan ziren alde egin zutenak, ikusten ari zirenagatik pixka bat bustitzeak merezi baitzuen. Izan ere emanaldi bikaina prestatu du Kemenek 40 urte egin dituela ospatzeko. Dantza politak eta ondo taularatuak, eta asko zaindu dute bai musika eta baita argiak ere. Euripean ere gustura ikusteko modukoa izan zen Kemen Dantza Taldearen 40. urteurreneko ospakizunak itxi zituen emanaldia.

Euskal Herriko leku askotako dantzak aukeratu ditu Kemenek urteurrenerako

Euskal Herriko leku askotako dantzak aukeratu ditu Kemenek urteurrenerako

Dokumentuaren akzioak