Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 40 konpainia eta 90 emanaldi izango dira Leioako 22. Umore Azokan

Dokumentuaren akzioak

40 konpainia eta 90 emanaldi izango dira Leioako 22. Umore Azokan

Maiatzaren 19tik 22ra egingo dute, ohiko datetan. Dantzak, zirkuak eta bestelako ikuskizunek hartuko dute kalea
Egilea
Itziar Ugarte Irizar
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2022/04/08
Lotura
Berria
Leioako Umore Azoka, artxiboko irudi batean.
Leioako Umore Azoka, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Erreferentziazko hitzordua da Leioako Umore Azoka arte eszenikoen eta kale ikuskizunen esparru zabalean aritzen direnentzat. Pandemia tarteko, nahasiak izan dira azken bi urteak antolatzaileentzat, baina ohiko datetan ekarriko dute bueltan aurten, «indarberrituta», maiatzaren 19tik 22ra. 22. aldia izango da.

Denera, 90 emanaldi ikusi ahal izango dira Leioako kaleetan (Bizkaia), 40 konpainiaren eskutik. Diziplinen ugaritasuna nabarmendu dute arduradunek; dantza, zirkua, clownak, performanceak, instalazioak, musika saioak eta beste uztartuko baitituzte. 

Konpainien ia erdiak Euskal Herrikoak izango dira —Dantzaz, Deabru Beltzak, Hika, Trakamatraka, La Pez eta beste; hemeretzi denera—, baina kanpotik ere helduko dira taldeak: Italiatik, Japoniatik, Kataluniatik, Txiletik eta Portugaldik, besteak beste.

550 eskaera

Umore azoka kalean aritzearen aldeko apustua egiten duten konpainien «erakusleiho» bihurtu dela uste dute antolatzaileek, eta horren frogatzat dute jasotako eskaera kopurua: 550 denera.

Dokumentuaren akzioak